• 2013, abenduak 6
    Independentziarako urratsak zehazteko ordua dela defendatuko dute abenduaren 6an
    Argazkia naiz.info

    Independentistak Sareak manifestazioa deitu du datorren abenduaren 6an Durangon «independentziaranzko bide propioa abian jartzeko ordua dela aldarrikatzeko». «Independentzia ez da desioa», esan dute, «herri baten beharra baizik».

    Independentistak Sareak abenduaren 6an manifestazioa egingo du Durangon, «inposatutako jai espainolaren» harira. Hala agertu dute sarearen izenean Txutxi Ariznabarretak eta Itziar Ituiñok Bilbon egindako agerraldian.

    Katalunian eta Eskozian abian diren prozesuak aipatu dituzte: «Independentziaren aldeko haizea gogor ibiliko da Europan hurrengo urtean», esan dute. Nolanahi ere, «Euskal Herrian gogoetarako garaia heldu da» beraien iritziz, «euskal Estaturik gabe ez baitaukagu etorkizunik».

    «Madrili begira» egoera lazgarria dela azpimarratu dute. «Inposatutako» LOMCE legea, gizarte babesik eta zerbitzu publikorik eza, ekoizpenaren «suntsiketa», «ustelkeria politikoa» eta euskararekiko eta euskal kulturarekiko «eraso iraunkorrak» nabarmendu dituzte «eskubide zibil eta politikoen urraketa gisa».

    Ariznabarretaren aburuz, euskal gizartea «nazkatu da gatazka iraunkor honetan bizitzeaz, norabide argirik ez duen egoera baten baitan». Ildo horretan, independentzia «ez da abertzaleen desioa, herri baten beharra baizik».

    Sarearen iduriko, «independentziaranzko gure bide propioa abian jartzeko garaia heldu da; bidea markatu eta pausoak eman behar ditugu», adierazi dute. «Ezin dugu dagoeneko abstraktuan hitz egin, ezin baitugu begien aurretik pasatzen utzi bultzada independentista hau».

    Hala, abenduaren seian ‘Egun Berdea’ izango da Durangon, ‘Nahi dugulako/beharrezkoa dugulako, guk ere BAI independentziari’ lelopean. Egun horren baitan, hainbat ekitaldi antolatuko dira, eta nagusia herriko kaleetatik egingo den manifestazioa izango da.

    Erakusleku propioa azokan

    Asteburu horretan egingo da Durangoko Azoka ere, eta iaz bezala, erakusleku propioa izango du Independentistak sareak. Besteak beste, "Eskozia, independentziarako bidaia XXI. mendean" liburua aurkeztuko dute.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak