Bilatzailea

Agenda
<<  Maiatza 2013  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
Harremanetarako
Bannerra
Zuk lagundu gaitzakezu
Bannerra

PostHeaderIcon Nazio bat gara EUSKAL HERRIA; izena eta izana

SAR HITZA

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena osatzen dugun gizon eta emakumeok erakusketa honekin, Euskal Herriaren naziotasun eskubidearen aldeko lanean egin dugun ibilbidearen urrats berri bat erakutsi nahi dizugu;

NAZIOTASUN ESKUBIDEA diogunean zertaz mintzo garen azaltzen du zure aurrean duzun lan honek.

Esparru eta egitasmo ezberdinek logika berdinaren baitan bat eginez hartzen duten indarraz jabetu gara. Emeki emeki logika berri hori indartu nahi dugu.

Euskal nortasun edo identitatea agertu, sustatu, aldarrikatu, garatu edo defendatzen duten egitasmo ezberdinek elkar hartuaz lor dezaketen eragin politikoaz ohartu nahi zaitugu. Oharpen horren jabe garen heinean eta Euskal Herriaren alde egunerokoan egiten dugun lana hobetu eta garatzeko asmoa errealitate bihurtu nahi dugu.

Lan hau soka bat da eta luzapena izango duenaren asmo irmoz aurkezten dizuegu.

Jakin badakigu hemen agertzen diren esparruez gaindik beste horrenbeste eta gehiago izan daitezkeela naziotasunari loturiko lan lerroak. Pixkanaka guztiei heltzeko asmoa badugu ere, lanari neurria hartu eta hauei ekitekoa deliberoa hartu dugu.

Espero dugu erakusketa hau, Euskal Herriaren alde lan egiteko asmo eta gogo sortzaile izango dela.

 

 

 


Egitasmo bereziak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Jarrai gaitzazu sarean
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra