Bilatzailea

Agenda
<<  Maiatza 2013  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
Harremanetarako
Bannerra
Zuk lagundu gaitzakezu
Bannerra

PostHeaderIcon EUSKAL HERRIA eguna ospatuko da hirugarrenez irailaren 17an Ibarran

Hirugarren urtez, Euskal Herria Eguna ospatuko dute Ibarran, hilaren 17an. Bai Euskal Herriari herri ekimenak antolatu du eta Lizarra, Algorta eta Ibarrako herritarrek sustatu dute.

Hain justu, antolatzaileek herritarren protagonismoa nabarmendu dute: «Ibarra eta Lizarrako herritarrek bere egin dute senidetzea. Herritarrak dira protagonista, eta beraiek lortu dute bi herrien arteko harreman berezia».

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon Laudioko jaien hasieran aldarrikapenak nagusi, Inposaketarik ez! Geurea Ikurriña!

"Inposaketarik ez, Geurea ikurrina!" lemapean aldarrikapenerako tartea zabaldu dute hainbat herritarrek jaietako aurreneko egunean.

Azaldu dutenez, udaletxean "inposatuta" ezarritako espainiar banderari uko egitea da helburua. Izan ere, naziotasuna ukatzen duen ikur arrotza da, haien iritziz.

Hala, 11:00etan ikurrinaren aldeko kalejira abiatuko dute Gure Aukera elkartetik. 12:00etan, aldiz, Laudioko plaza ikurrinaz betetzeko deia luzatu dute.

 

 

 

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon Uztailaren 6an Geurea Ikurriña aldarrikatzeagatik, jipoituak, atxilotuak eta orain epaituak.

Gutxienez 10 lagun atxilotu zituen Iruñeko Udaltzainak 2010ko San Ferminen hasierako txupinazoan Ikurriña udal plazan zabaltzea ekiditzeko kargan, horien artean 3 adin txikikoak.

Kale istiluak eta agintarien aurkako atentatua leporatzen diete jipoitu, zuritu eta atxilotu ondoren.

Gaur epaituko dituztenak adingabeak dira. Aurrerago beste hamairu gazte epaituko dituzte kausa berdinagatik.

Hemen bildu dizkizuegu argazkiak eta gertakarien bideoak. Bertan argi ikus daitezke kalez jantzitako nahiz uniformedun polizien jokabideak zein izan ziren.

Aurten ere Ikurriña udal plazara eramateko deialdia egin dute.

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon Villabonako aniztasun astea azken txanpan!

Anitzak ekimena: Euskal Herriaz kanpotik etorritako pertsonez osatutako herri ekimen bat da, gure jatorriak askotarikoak izanik; Euskal Herrira bizitzera etorri garen migratzaileok Euskal Herria nazioa existitzen dela jakin eta onartzeaz gain, nazio ukatu baten partaide bezala dagozkion eskubideak (politikoak, sozialak, kulturalak eta linguistikoak) lortzea dugu helburua.

Migrazioa eta aniztasunaren gaia errotik lantzen hasteko helburuarekin antolatu dute aniztasun astea villabonan ekainaren 19rarte.

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon Amaitu da gaua Lizartzan, Ikurriña dagokion lekuan jarri dute, Udaletxean!

Gaur 2011ko ekainaren 11an Lizartzako herrian urak bere lekura itzuli dira. Dagokion lekuan jarri dute Ikurriña eta behin betikoz inposaketa garaia itxi dute. Etxeetako Ikurriñak udalaren inguruan zintzilikatu dituzte eta udal berria osatu ondoren Ikurriña zintzilikatu dute masta nagusian.

Gehiago irakurri...

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 7 Guztira: 11
Egitasmo bereziak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Jarrai gaitzazu sarean
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra