Bilatzailea

Agenda
<<  Iraila 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
Harremanetarako

PostHeaderIcon Gaur TELECINCO IKURRIÑAZ BETE DUTE, Euskal Herria Espainia dela irudikatzeko

Telecinco espainiar telebista kateak egunero emititzen duen mujeres y hombres y viceversa programako platoa Ikurriñez apaindurik agertu dute gaur.

Donostiako Aste Nagusia aitzakia hartuta, aurkezleak eta ikusleak Donostian ohiko diren zapi urdinak soinean dituztela agertu dira.

Espainiar telebistek aurrez ere, erabili izan dituzte euskal ikurrak, San Ferminetako zapi gorria adibidez, espainiako herrietako jaiekin bat egiterakoan.

Gaur, Telecincok jauzi berri bat eman du Ikurriña erabiltzean. Nola ez, Espainiako ikur autonomiko gisan. Hemen dituzue Irudiak eta irakurketa.

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon Kontzentrazioa: ODON YOU NEED SPAIN, BAINA GU EUSKALDUNAK GARA lelopean

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ eta BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak bat eginik PRENTSA AGERRALDIA eskainiko dugu abuztuaren 13an Donostian.

Agerraldian, aurkeztuko den agiriarekin eta deialdiarekin bat egiten duten eragile, sozial, kultural, sindikal eta politikoetako ordezkariekin agertuko gara.

Donostiako Udalak eta batik bat bere buruak, Odon Elorzak, azken urteetan Euskararen eta euskal nortasunaren aferaren gainean buruturiko jardunaren inguruan EHEk eta BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak eginiko hausnarketa plazaratuko da agerraldian.

Kartela, Odon Elorzak plazaraturiko turismo kanpaina higuingarriaren harira burutu dugu.

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon Kontzentrazioa: ODON YOU NEED SPAIN, BAINA GU EUSKALDUNAK GARA lelopean

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ eta BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak bat eginik ELGARRETARATZEKO DEIA luzatu  dugu abuztuaren 20rako Donostian.

Hemen duzue abuztuaren 13an buruturiko agerraldian, aurkeztu zen AGIRIA eta deialdiarekin bat egiten duten eragile, sozial, kultural, sindikal eta politikoetako ordezkarien zerrenda.

DEIALDIAREKIN BAT EGIN DUTE: Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, Batzen, Herria Kultur Elkartea, Kai Harripe Euskera Batzordea, LAB sindikatua eta Ezker Abertzalea besteak beste.

Norbanako batzuk ere gehitu dira: Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi", Maria Jesus Etxeberria, Jexux Arrizabalaga, eta abar.....

Kartela, Odon Elorzak plazaraturiko turismo kanpaina higuingarriaren harira burutu dugu.

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon Euskal esparru sozioekonomikoaren alde ekainaren 12an EUSKAL HERRIA KALERA!

Euskal langilegoak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatzeko gehiengo sindikalak Bilboko kaleak hartuko ditu ekainaren 12an.

Euskal langileok Euskal Herriko esparru sozioekonomikoa eraiki behar dugu. Gure etorkizunari dagozkion erabakiak Euskal Herrian har daitezen.

Euskal Herriaren nazio aitortzaren bidean kokatzen dugu esparru sozioekonomiko propioaren beharra, horregatik, BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak bat egiten du euskal gehiengo sindikalak plazaraturiko deialdiarekin.

Deialdiaren mamia

 

PostHeaderIcon prentsa agerraldia maiatzak 12 Laudion

LAUDIOko udaletxean gauez eta ezkutuan, espainiar bandera zintzilikatu du EAJko Alkateak.

Atzo Laudiko eragile sozial, sindikal eta politikoak bildu ziren inposaketari nola aurre egin adosteko.

Laudioko BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak deituta, prentsa agerraldia burutuko dute maiatzaren 12an Laudioko eragile sozial, sindikal eta politikoek.

Hemen duzue prentsari igorririko deialdia.

Gehiago irakurri...

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 3
Egitasmo bereziak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Sare sozialak
Bannerra
Bannerra
Bannerra