Bilatzailea

Agenda
<<  Maiatza 2013  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
Harremanetarako
Bannerra
Zuk lagundu gaitzakezu
Bannerra

PostHeaderIcon Euskal Herriko nortasun ikurrak

SAR HITZA

Ikurren sorrera kokatu beharko bagenuke, gizaldiaren sorrerara gerturatu beharko ginateke. Aztarnak interpretatu eta modu konsziente batean erabiltzen hasi ginen garaira eramaten gaitu adierazpen honek.

Hala ere, ez dugu ikurren inguruko tesi bat plazaratu nahi, baizik eta euskal komunitatean kolektibotasunaren kontzientzia sortzen denetik gaur egun arte ikurrek izan duten garapen eta garrantziaren agerpen xume bat egitea.

Honekin batera, munduko beste hainbat herriek egin izan duten bezala, gure herriak ere nortasun ikurrak sortu eta erabili izan ditu gure nortasuna iraunarazteko.

Beraz, ez dago ikur onik edo txarrik; ez eta ikur zuzenik edo okerrik. Hainbat ikurrek ere beren garapenak izaten dituzte denbora eta egoera ezberdinen ondorioz. Batzuetan garapen hauek fisikoki ikurrari eragiten diote eta beste batzuetan aldiz ikurraren esan nahian edo ikurrak beregain daraman zaman eragiten da aldaketa.

ZEIN DIRA EUSKAL IKURRAK?

Galdera hau nork eta non egiten duenaren arabera erantzuna bata edo bestea izango da. Adibidez, munduan zehar euskaldunoi errazen atxikitzen zaigun ikur ezagunenetako bat, Guernica koadroa, ez zuen euskal herritar batek sortu.

Baina ez da bakarra: esku pilota edo harri-jasotzea bezalako kirolak ere izan badira gure herriaren ikur; bestelako ikur batzuk ere izan litezke, jantzi edo itxurari loturikoak, soinu edo soinu tresnei loturikoak eta zergatik ez gure izaerari loturiko hainbat topikoek eragindakoak, adibidez: palabra de vasco edo munduko hainbat lurraldetan euskal herritarren migrazioaren eraginez harturiko langile izaeraren ingurukoak.

Hala ere guztien artean nabarmentzen da euskara, hizkuntza bera euskal nortasun eta izatearen ikur garrantzitsuena izan da eta da gaur egun ere.

Ikusi dezakezuen modura nortasun ikurrak, bandera edo ereserkia zehatz batzuetatik haratago doazen zeinuak dira. Hala ere ukaezina da armarriek, zigiluek, banderek edo ereserkiek beste hainbat ikurren aldean balore eta pisu nabarmenagoa izan dutela eta egun dutela.

NORTASUN IKUR PROPIOAK

Euskal nortasuna ulertzeko, bizitzeko eta transmititzeko modu eta forma ezberdinak erein diren modu berean, garatu dira euskal nortasun ikur propioak ere. Euskal Herria ulertzerakoan pisu handia izan dute betidanik gure sustraiek. Hala ere gure herria bizirik dagoenaren adierazle da, nortasuna transmititzeko eta garatzeko izan dugun eta dugun gaitasuna.

Azken finean, ikurrak gure izate ezberdinduaren agerpenerako tresna gisa erabili behar izan ditugu historian zehar. Erabilpen hau, gure nortasuna ezbatzeko mendeetan zehar eta gaur egun ere indarrean diren asmoek eragin dute. Euskal herritarrok behartuak gara gure nortasuna aldarrikatu eta agertzera, behartuak gara gure herriaren biziraupenerako gure nortasuna borrokatzera, atzo bezala gaur ere, gurea ez den nortasun eta nazio identitate bat ezarri nahi bait zaigu.

Bide honetan, garaian garaiko nortasun ikur ezberdinen gainean indarrak bildu eta Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatzeko apustua gure egiten dugu. Euskal Herriaren izatea, egungoa eta etorkizunekoa bermaturik ez dagoen bitartean, gure nortasun ikurrek aldarrikapen erantsi bat izango dute berarekin, bere biziraupena borrokatzen diharduen herri baten testigantza hain zuzen ere.

 


Egitasmo bereziak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Jarrai gaitzazu sarean
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra