Atalak
  • Azken albisteak
  • Herriz herri
  • Prentsa gunea
  • Agiriak
  • Irudiak eta Bideoak
  • Denda
  • Multimedia
Ibilbidea eta Ildoa
  • BAI EUSKAL HERRIARI
  • NAZIOTASUN ILDOA
Bilatzailea

Agenda
<<  Iraila 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
Harremanetarako
  • Kontaktua
Loturak
  • Eragile sozialak
  • Langile sindikatuak
  • Alderdi politikoak
  • Baterajotzeak
  • Instituzio eta elkarteak
  • Komunikabideak

PostHeaderIcon EREDU EUSKALDUNA GUZTIONTZAT lelopean Eskolak Euskaldundu ekimenaren mobilizazioak

PostDateIcon Asteartea, 2010(e)ko otsaila(r)en 16-(e)an 08:57etan | PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Martxoaren 3an Isabel Celaák euskalduntzea bermatuko ez duen ereduaren aurkezpena egingo du Gasteizen.

Horren aurrean Eskolak euskaldundu herri ekimenak mobilizatzeko deialdia luzatu du gaurkoan.

Kontzentrazioa Gasteizko Parlamentu aurrean izango da eguerdiko 11tan.

EGOERA

Lan asko egin du herri honek euskararen berreskurapena lortzeko. Euskararen aldeko lanak hainbat fruitu ere eman ditu, horietako batzuk hezkuntzan: ikastolen sorrera (Frankismo garaian) eta garapena; eskola publikoetan euskarazko lerroak irekitzea; edo azken aldian hainbat eskola kristauetan euskarak izan duen garapena ahalegin honen erakusgarri ditugu.

Handia da herri honek lortu duena, hil zorioan zegoen hizkuntzari arnasa eman dio, dena den, asko dago egiteko. Hori erakusten dute herri mugimendutik eta administrazioetatik publiko egin diren ikerketek: derrigorrezko hezkuntza amaitzean soilik 3 ikasletik 1 da euskaraz mintzatzeko gai; irakasle eskoletatik irakasle erdaldunak ateratzen dira oraindik; migratzaileen seme-alabak eredu erdaldunetara bideratzen dituzte; haur eskola euskaldunen kopuruak gora egin badu ere, erdarazko haur eskolak irekitzen dituzte han eta hemen.

Goiko adibideak herri baten ahaleginaren erakusgarri dira. Ezin gauza bera esan poliktikari eta politiken gainean. Politikariek herritarren konpromiso bera izango balute, politika hobeak egingo lituzkete: ez lukete hizkuntza ereduen politikarik abiatuko; ez lukete euskara bigarren mailako hizkuntza izatera kondenatuko.

Gauzak okerrago egin zitezkeela? Noski baietz. Azken asteotan politikariak publiko egiten ari diren proposamen, lege eta dekretu berriek hori erakusten dute:

* Hello eta TIL Nafarroan. Badirudi orain arteko hizkuntza ereduak desagertzera doazela eta hizkuntza eredu berria aplikatzen ari da dagoeneko Nafarroa Garaiko hainbat ikastetxetan. Eredua elebiduna da, gaztelera eta ingelesa biltzen dituena. Catalán non dago euskara? Ahalik eta epe motzenean , froga pilotua zena eredu ofizial bilakatu nahi dutela dirudi,, euskara bigarren mailako hizkuntza izatetik hirugarren mailako hizkuntza izatera pasako da herrialdean. Eredu berria, errealitate izateko ahalegin betean ari da Nafarroako Gobernua eta koadro guztiz iluna marrazten du euskararentzat.

* Parisek lege aldaketarik ez. Euskara guztiz zokoratu du, baina ez zaio aski. Euskararen desagerpen erabatekoaren bila ari da, horregatik ez du euskara ofiziala izaterik nahi, horregatik ez du onartzen legearen aldaketa txikiena ere. Hori gutxi balitz, hezkuntzan dozenaka mila lanpostu kentzen ari da, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako hainbat eskola txikiren itxiera eragin duelarik eta beste hainbat ikastetxe irakasle euskaldunen faltan.

* Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, batzuentzat esperantzaren irla izan dena amesgaiztoaren lurralde bilakatu nahi du Patxi Lopezen gobernuak. Isabel Celaák martxoaren 3an Parlamentuan aurkeztuko duen eredu hirueleduna egoeraren adibide dugu. Momentuz eredu hirueledunari buruz dakigunak guztiz kezkatuta gauzka:

* Euskara ez da hezkuntzako hizkuntza nagusia izango. Aditu guztiek, hezkuntzako gehiengoak eta Gasteizko Gobernuak esku artean dituen ikerketa guztiek diote, euskara soilik hizkuntza nagusia izanda bermatu daitekeela ezagutza, hau da, murgiltze ereduan ( orain arteko D) eta ez kasu guztietan. Beraz, euskara hizkuntza nagusia izan gabe ez dago ikasterik!

* Hirueleduna. Euskara, gaztelera eta ingelera. Euskara eta gaztelera irakats hizkuntzak izango dira, hau da, ikasgai bat baino gehiago emango da bi hizkuntzetan eta gainera, ingelerazko orduak asko gehituko dira. Zeinen kaltetan izango da eredu berri hau? Euskaraz ikasteko eskubidearen eta D ereduaren kaltetan noski.

* Helburuak eta ebaluaketa. Europa osoan hizkuntza mailak zehaztu eta ebaluatzeko metodo berria ezarri da, baita EHko euskaltegietan ere ( B1, B2, C1,…). Orain arte Gasteizko Gobernuak esan duenaren arabera, eredu berria ez da neurgailu hauen arabera ebaluatuko, hau da, helburu zehatzik gabe sortuko da, ikaslearen hizkuntza gaitasuna ebaluatzea ezinezkoa izango delarik eta Europako marko berriari bizkarra emanez gainera.

* Hezkuntza komunitatearen aurka egindako markua. Norekin adostu du politika hau PSEk? PPrekin bakarrik. EAEko eskola kontseiluak eta hezkuntzako gehiengo sindikalak, guraso elkarteek, ikasle mugimenduak, eragileek argi esan dute proposamenaren aurka daudela eta euskara hezkuntzako hizkuntza nagusia izan behar dela. Gasteizko Hezkuntza Sailaren politika berria inposaketa hutsa da!

ALDAKETA

Eskolak Euskaldundu Herri Ekimena osatzen dugun norbanako eta eragileek euskara hezkuntzan bizitzen ari den jazarpenaz ohartarazi nahi dugu jendartea. Eraso larri baten aurrean gaude, ez da eraso puntuala, estrukturala da. Espainia eta Frantziako Gobernuek erabaki dute azeleragailua zapaltzeko momentua dela, sistema osoa aldatu nahi dute, orain arte euskara berreskuratzeko eman diren pausuak ere arriskuan jarriz.

Dena den, herri honek hamarkadatako esperientzia du ikasleak euskalduntzen, hezkuntzako gehiengoak badaki zein den euskalduntzeko formula: eredu bakarra eta euskalduna. Euskaldun eleanitzak hezi behar ditu eskolak, baina herri honetako berezko hizkuntza ezagutzeko euskarak hezkuntzako hizkuntza nagusia izan behar du. Agintariek ezagutzen dituzte formula eraginkorrak eta hezkuntzako gehiengoak babesten dituenak: Kontseiluaren proposamena adibidez. Zergatik Catalunyan balio duenak hemen ez? Katalanek oso argi dute, Katalana ezagutzea da eskubidea eta ez eredu bat edo beste aukeratzea, euskararekin zergatik ez dute gauza bera egiten?

Hau guztia egiteko, hezkuntza eraldatu beharra dagoela? Noski, hezkuntza sistema propioa behar dugu. Hezkuntzari ezin zaiola zama guztia lepo gainean jarri? Noski, euskarak hizkuntza ofiziala eta lehentasunezkoa izan behar du Euskal Herrian, hizkuntza politika eraginkorrek lagundurik.

Ikus dezakegun bezala, asko egin dugu eta asko dago egiteko. Ikasturte oso garrantzitsua dugu hau, euskararen aurkako erasoak lege bilakatu nahi dituzte, aurreratu duguna ere kolokan jarriz. Horregatik aldarrikapenak kalera ateratzea oso garrantzitsua da. Zentzu honetan martxoaren 3an Gasteizko Parlamentuaren aurrean elkarretaratzea deitzen dugu, egun hortan Isabel Celaák hizkuntza eredu berria aurkeztuko baitu parlamentuan. Erantzun hau, beste askoren hasiera izan dadila, herriz herri eta Euskal Herri osoan eskolak euskalduntzea lortu arte!

Eskolak Euskaldundu Herri Ekimena

Informazio gehiagorako:
  • www.euskaleskola.org
  • www.euskalherrianeuskaraz.org

Gehitu zure komentarioa

Zure Izena:
Zure email-a:
Gaia:
Komentarioa:
  Hitz sekretua duen Irudia
Hitz sekretua:
yvComment v.1.24.0
Posta
Egitasmo bereziak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Sare sozialak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Creative Commons License Bai Euskal Herriariren lan hau Creative Commons Aitortu-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 lizentziapean egina dago.