Atalak
  • Azken albisteak
  • Herriz herri
  • Prentsa gunea
  • Agiriak
  • Irudiak eta Bideoak
  • Denda
  • Multimedia
Ibilbidea eta Ildoa
  • BAI EUSKAL HERRIARI
  • NAZIOTASUN ILDOA
Bilatzailea

Agenda
<<  Maiatza 2012  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Loturak
  • Eragile sozialak
  • Langile sindikatuak
  • Alderdi politikoak
  • Baterajotzeak
  • Instituzio eta elkarteak
  • Komunikabideak
Harremanetarako
Bannerra
Zuk lagundu gaitzakezu
Bannerra

PostHeaderIcon Ikurriña etxean jaso nahi duzu 6 euroren truke?

PDF fitxategia Inprimatu E-posta

BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak euskal nortasun ikurren erabilerari bultzada berri bat eman asmoz, webgune honetatik zuzenean Ikurriña zure etxera bidaltzeko aukera eskaintzen dizu.

Egitasmo honekin Aberri Egunean, nahiz herriko jaietan Euskal Herriko etxe guztietan Ikurriña zintzilikatzea sustatu nahi du. Hizkuntza: Euskara-Castellano Euskara-Française

 

 

 

120 zentimetroko zabalera eta 80 zentimetroko altuera duen Ikurriña paregabea eramango dizugu etxera.

 

Brilludun maindire finarekin egina dago eta makilara egokitzeko tarte tolestuaz probesten da.

 

Nola eskatu Ikurriña webgune honetatik:

ESKAERA ORRIA bete behar duzu zure datuekin. izen abizenak, telefonoa, posta eta Ikurriña jaso nahi duzun helbidea.

Nahiago baduzu eskaera orri deskargatu dezakezu eta beteta bidali Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora.

Eskaera orria zuzenean bete Eskaera orria deskargatu

Bidalketa gastuak:

Bidalketa ARRUNTA: Hego EHra euro 1 eta Ipar EHra 2 euroko bidalketa gastua.

Bidalketa ZIURRA (zertifikatua): Hego EHra 4 euro eta Ipar EHra 5 euroko gastua.

Ordainketa burutzeko modua:

6 euro + bidalketa gastuen transferentzia edo DIRU SARRERA egin behar duzu ondorengo kontuan zure izen abizenak kontzeptu gisa zehaztuaz:

Noiz eta nola jasoko duzu Ikurriña etxean?

ASTERO egiten ditugu bidalketak. Horrek esan nahi du, ordainketa egin duzun astean postaz edo telefonoz eskaeraren konfirmazioa eskatuko dizugula. Zure eskaera kobratu denetik ASTE bateko epean etxean jasoko duzu eskaturikoa.

Aipaturiko konfirmazioa jasoko ez bazenu edo eta eskaturikoa kobratu eta eskaera aipaturiko epean iritsiko ez balitz ahalik eta lasterren gurekin harremenetan jartzea eskertuko genuke.


Komentarioak (52)
Salneurria
52 Asteazkena, 2012(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 11:54etan
Administrator

Kaixo, galderatxo bat: Ikurriña bakoitzaren prezioa da 6 eurokoa, ezta? Bidalketa gastuen taulak okerrrera eraman lezake nere ustetan, arlo horretan. Hau da , hiru erosiz gero, 18+2 Euro litzateke prezioa, ez al da hala?


 


Bai hala da, dena den dirua jaso dugu eta ikurriñak bidean dira. Mila esker

Arin eta eran!
51 Osteguna, 2011(e)ko iraila(r)en 15-(e)an 16:14etan
Maialen eta Uxue
Diru-sarrera egin eta bi egunean, etxean.
Aupa zuek!
Ikurriña
50 Asteazkena, 2011(e)ko abuztua(r)en 24-(e)an 19:55etan
Antxon
Hiru egunetan jaso dot ikurriña. Primeran dago! Eskerrik asko. Besarkada bat.
Ikurriña
49 Ostirala, 2011(e)ko ekaina(r)en 24-(e)an 21:59etan
Ibai
Dana primeran, egun gutxitan etxean jaso det!!! Eskerrik asko!!!
Ikurriña bidalketa mantentzen da
48 Asteazkena, 2011(e)ko ekaina(r)en 15-(e)an 10:59etan
webgunetik
kaixo lagunak, Ikurriñaren zabalpenak ez duetenik. Bidali zuen eskaerak eta erantzungo ditugu.
ikurriña
47 Igandea, 2011(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 16:03etan
xaBi
ondik bialtzen dozuez ikurriñak?
Geurea ikurriña!!!
46 Osteguna, 2010(e)ko abendua(r)en 30-(e)an 20:09etan
Ion Ander
Hiru egunetan ikurriñak etxen! Esan oso ondo darela, gainea pegatina polit batzukin opari. Festatan balkoiak alaitzeko earki etorriko die! Nazio bat gara!
Iritsi da!
45 Asteazkena, 2010(e)ko abendua(r)en 29-(e)an 15:12etan
Ander
Bueno ba, ointxe bertan iritsi zait ikurriña etxera, justo partidura eroateko! Eskerrik asko!
anderri erantzuna
44 Asteazkena, 2010(e)ko abendua(r)en 22-(e)an 13:33etan
webgunetik
Bai, hori da egin behar duzuna, baina ahal den azkarren, 29rako nahi baduzu eskuan eduki, data txarrak dira eta.
Galdera
43 Asteazkena, 2010(e)ko abendua(r)en 22-(e)an 10:50etan
Ander
Ondiño eskatu daiteke ikurrina?Euskal Herria-Venezuela partidurako eraman nahi dot eta ez dekot.
Jasotzeko ze egin behar da, soilik eskaera fitxa bete, bankura joan eta kontu hortan dirua sartu?
Ahalik eta laisterren erantzun, mesedez.
Agudo eta ongi !
42 Astelehena, 2010(e)ko abendua(r)en 13-(e)an 11:47etan
Onintze
Ordainketa egin eta 2 edo 3 egunetan nire eskuetan nuen ikurriña. Mila esker !
IKURRIÑA
41 Astelehena, 2010(e)ko abuztua(r)en 16-(e)an 20:08etan
Raúl
Laster heldu da eta primeran dago. ESKERRIK ASKO!!!!!!
bartzelonatik
40 Igandea, 2010(e)ko abuztua(r)en 01-(e)an 17:18etan
webgunetik
Kaixo Naiara:

Bartzelonara bidaltzea Hego Euskal Herrira bezala kostatzen da. Mila esker
Bartzelonatik
39 Larunbata, 2010(e)ko uztaila(r)en 24-(e)an 15:33etan
Naiara
Kaixo:
Bartzelonan bizi naiz eta goian dagoen eskaera orria bete dut, baina ez dakit zenbateko diru sarrera egin behar dudan bidalketa gastuak Hego eta Ipar EHrako soilik daudelako.
atzerritik erosteko aukera bai
38 Larunbata, 2010(e)ko ekaina(r)en 19-(e)an 05:06etan
webgunetik
Kaixo Mikel:

Ba bai Mikel, atzerritik erosteko aukerarik badago, bete goian dagoen eskaera orria eta bidaliko dizuegu informazio guztia zure ikurriña eskuratzeko. Mila esker.
atzerritik erosteko aukera?
37 Asteartea, 2010(e)ko ekaina(r)en 15-(e)an 08:49etan
mikel
Dublinen nago. erosten badut Dublinera bidaliko didazue? ulertzen dut garestiagoa izango dela, baina aukerarik dago?
IKURRIÑA BIDALI DUT ITALIARA
36 Asteazkena, 2010(e)ko ekaina(r)en 02-(e)an 14:30etan
EUKENI SUSTAETA
Zuek neri bidalitako Ikurriña postaz bidali dut Italiara,Napoli ra,eurek ere Independentziaren borrokan dabiltzate eta gure Ikurriña nahi zuen eraman euren eguneroko borrokan...eta poza hartu duten jaso duenean.Geurea delako maite dugu¡¡¡Gora Euskal Herria Askatuta ¡¡¡
Autoan jartzeko pegatinak
35 Ostirala, 2010(e)ko maiatza(r)en 28-(e)an 11:50etan
EUKENI SUSTAETA
Askar eta ondo jaso ditut pegatinak,eta gainera Ikurriña geurea delako pegatinak baita bialdu diate,eskerrikasko bihotz bihotzez,eta horrela da,Geurea delako Ikurriña eta gure borroka Aurrera,Independentzia lortu arte Jo ta ke.Gora Gu ta Gutarrak...
Ikurriña salmenta mantenduko da
34 Astelehena, 2010(e)ko apirila(r)en 12-(e)an 14:38etan
webgunetik
Aberri Eguna iragan den arren, Ikurriña salmenta mantentzeko asmoa dugu. Udaran zehar herrietako jaiei begira bultzada gehiago emango diogularik..
kaixo
33 Astelehena, 2010(e)ko apirila(r)en 12-(e)an 11:52etan
javi
Oraindik eskatu ahal dut ikurriña? eskerrik asko
ikurriña etxean
32 Asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 22:20etan
alazne
Aberri egunerako iritsiko ote zen kezkatuta nenbilen eta azkenean 3 egunetara etxeko postontzian jaso dut pegatina ta guzti, hau markaa. Eskerrik asko!!!
ikurriña
31 Asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 18:44etan
webgunetik
Kaixo Irene:
Jende guztientzat ikurriña etxera emateko aukera dago. Eskaera bete eta bidaliko dizuegu behar den informazio guztia. Mila esker
eta euskal herritik kanpo gaudenak??
30 Asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 15:51etan
irene
Kaixo, ni euskalduna naiz, ikurrina nire lehioan jartzea gsutatuko litzaidake, baina ez naiz aurten euskal herrian bizi, guretzat ere ikurrina etxera ekartzeko aukera dago, edo bakarrik momentu honetan euskal herrian bizi direnentzat??

mila esker
ikurriña
29 Asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 11:46etan
Amaia
Aberri egunerako berandu ibiliko nintzelakoan baina etxean daukat iada ikurriña. 1000 esker!!
Di-da jaso dut
28 Asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 11:07etan
eider
2 eskaera egin ditut web bidez. Eskatu eta handik 2 egunetara postontzian jaso dut. Ikurrinaren kalitatea gustatu zait. Orain arte izan dudana oso takarra zen-eta. Eskerrik asko!!!!
Ikurriña etxean jadanik
27 Astelehena, 2010(e)ko martxoa(r)en 29-(e)an 16:15etan
Maite Cuesta Trula
Eskerrik asko; ikurriña gaur jaso det, eta beste urtetan balkoian jartzen deten ikurriña jubilatzen denean berri honek erreleboa hartuko dio.
Ondo izan eta irabazi arte!!!
Ipar Euskal Herriatik
26 Larunbata, 2010(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an 13:57etan
Gilles
Ze askarra, ikurrina badaukat
Mila esker!
Kaixo Bego
25 Larunbata, 2010(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an 08:06etan
webgunetik
Zoritxarrez, ez dakigu zergaitik, zure formularioa (helbidea, telefonoa eta helbide elektronokoa barne)ez zitzaigun iritsi, komentario honen bitartez zure helbide elektronikoa iritsi zaigu. Mesedez bete berriro formularioa edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera. Mila esker eta ondo izan.
Nola doa nirea
24 Ostirala, 2010(e)ko martxoa(r)en 26-(e)an 16:54etan
bego san torcuato
Jakin nahi nuke eskatu eta ordainduta dudan ikurriña nola dagoen, ez dut berririk eta.
Baditugu
23 Osteguna, 2010(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an 20:07etan
Gorka
Bi egunetan etxean. Jarriko ditugu geure etxean hurrengo aberri egunean. Eskerrik asko, ekimen polita abertzaletasuna indartzeko!
Arin benetan!
22 Asteazkena, 2010(e)ko martxoa(r)en 24-(e)an 20:50etan
Jone
Atzo egurdin eskatu eta gaur egurdirako etxen! Itzelak zare! Dana holan balitz! ESKERRIK ASKO!
Azkarrak zarete oso! Esker mila!
21 Asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 23-(e)an 14:28etan
Igone
Atzo eskatu eta gaur nere buzoian zegoen, dedio! a ze efektibitatea! Esker mila!
jaso dut
20 Asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 23-(e)an 10:46etan
jon
Atzo egin nuen diru sarrera eta gaur bertan jaso dut ikurriña eta pegatinatxo batzuk, ikeragarria zuen askartasuna eta atentzioa, aupa zuek!!, GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!! ETA SEGI DEZAGUN DENON ARTEAN LANEAN.
ikurriña
19 Astelehena, 2010(e)ko martxoa(r)en 22-(e)an 19:52etan
Iker
ieup jasota!!!
jaso ditugu
18 Larunbata, 2010(e)ko martxoa(r)en 20-(e)an 14:07etan
nuri
Mila esker. Epea ta kalitatea primeran. Ondo izan
BIC zenbakia
17 Ostirala, 2010(e)ko martxoa(r)en 19-(e)an 18:39etan
webgunetik
Kaixo: BIC zenbakia hauxe da : CLPEES2M

Mila esker
Araso txiki bat
16 Ostirala, 2010(e)ko martxoa(r)en 19-(e)an 14:57etan
Landaboure Gilles
Aupa
Iparraldetik ez da posible dirua igorriko dut BIC falta da edo txekez bidali?
landaburu
IKURRIÑA
15 Osteguna, 2010(e)ko martxoa(r)en 18-(e)an 22:40etan
EUKENI SUSTAETA
Eskertzekua da zuen eskeintza,bainan Franco hil zanetik eta gaur arte beti jarri dut ikurriña nire lehion edo balkoian,nire gurasoak horrela erakutsi ziaten,eurek ere galanta jartzen dute.Mila esker eta GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA
ikurrinak
14 Asteazkena, 2010(e)ko martxoa(r)en 17-(e)an 20:30etan
ramoni gandarias
A zer sorpresa!! Kriston korapiloa egin nuen eskaerakin, eta hal eta guztiz ere bi egunera etxean nituen eskatu nituen ikurrinak.

Mila esker egiten duzuen lanarekin. Horrela, baietz aurrera!!!!
ikurriña jaso
13 Asteazkena, 2010(e)ko martxoa(r)en 17-(e)an 14:57etan
nekane
di da batean jaso dut.
eskerrik asko eta
aurrera bolie!
ikurriña
12 Asteazkena, 2010(e)ko martxoa(r)en 17-(e)an 14:02etan
pello
Oso ongi iritsi da, eskerrik asko.
ikurriña
11 Asteazkena, 2010(e)ko martxoa(r)en 17-(e)an 13:20etan
txema
pagatu dudanetik 3 egunetan ailegatu zait dena.
eskerrik asko eta ondo segi!
ikurriña
10 Asteazkena, 2010(e)ko martxoa(r)en 17-(e)an 11:11etan
Iñigo
Gaur jaso berri dut ikurriña, ostiralean bidali, ordaindu eta gaur jaso txukun txukun, arazorik gabe beraz.
Goiburua
9 Igandea, 2010(e)ko martxoa(r)en 14-(e)an 09:41etan
Jon
Txalogarria iruditzen zait zuen ekima. Dena dela, web gunearen goiburuan Espainiako elastiko bat azaltzen da, eta aurpegi txarrez begira euskaldun bat. Denok dakigu espainolek ze jokabide duten gure eskubidekiko, baina horrelako irudiak ez dut uste egokiak direnik. Azkenean gure aurka erabili daitezkeelako, eta ez dago inongo beharrik. Aurrera Bolie!
ikurriña
8 Asteazkena, 2010(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 22:18etan
adur
Gaur iritsi zait ikurriña etxera. Igandean eskatu nuen eta asteazkenerako etxean. Oso gustora zerbitzuarekin eta ikurriñarekin. Aberri egunean denok ikurriña jartzera!
Ikurriña
7 Asteazkena, 2010(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 13:02etan
RZ
Astelehenean eskatu eta asteazkenean etxean daukagu, oso zerbitzu ona! Gainera oso kalitate onakoak dira! Eskerrik asko pegatinengatik! Ondo izan
ikurriña
6 Asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 09-(e)an 17:06etan
bea
larunbatena erosi eta asteartean ikurriña etxean. Hau bai antolakuntza. Ea ikasten dugun eta berdin funtzionatzen dugun gure egunerakotasunean. Mila esker.
SUPER AZKARRRRRA!
5 Asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 09-(e)an 16:22etan
Txisku
kristo "aparato logistikoa" zuena. Larunbatean eskatu eta asteartean etxean jaso dut. Eta gainera ikurriña oso dotorea da, oso kalitate eta akabera onekoa. AUPA ZUEK, GORA EUSKAL HERRI MAITEA. Mila esker.
irixi da!
4 Asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 09-(e)an 15:38etan
Haizea Lazkaotik
5 egunetan ikurriña etxen!
eta pegatina politt batzukin batea.
eskerrik asko!
ikurriña
3 Larunbata, 2010(e)ko martxoa(r)en 06-(e)an 23:40etan
webgunetik
Seguritate kodearena spam-ak (roboten mezuak) ekiditeko da soilik. Lasai iritsiko da.
Ikurrinak
2 Larunbata, 2010(e)ko martxoa(r)en 06-(e)an 21:08etan
Ramoni Gandarias Arza
Kaixo, egin dut diru sarrera eta ez dakit eskatzen duen seguritate kodea. Ailegatuko zaizkit????
Mila esker.
ikurriña
1 Asteartea, 2010(e)ko martxoa(r)en 02-(e)an 07:30etan
gaizka amorrortu
Ikurriña etxean jaso dut ondo eta azkar. Ondo izan eta ondo bizi!

Gehitu zure komentarioa

Zure Izena:
Zure email-a:
Gaia:
Komentarioa:
  Hitz sekretua duen Irudia
Hitz sekretua:
yvComment v.1.24.0
Posta
Egitasmo bereziak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Jarrai gaitzazu sarean
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Creative Commons License Bai Euskal Herriariren lan hau Creative Commons Aitortu-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 lizentziapean egina dago.