Debekatuta geratzen da EUSKAL HERRIA terminoa erabiltzean Nafarroa Garaia barne hartzea
Berria.info-n jakin dugunez, EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Nafarroako Gobernuaren helegiteari eta baliogabe utzi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hezkuntzan 'Euskal Herria' terminoa erabiltzean Nafarroaz ere aritzea. Hain zuzen, horri buruz lehendakari Juan Jose Ibarretxe zen garaian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartutako dekretuko zati batzuk utzi ditu auzitegiak baliorik barik. Gaur jakinarazi du epaia.
Hemen duzue informazio guztia.
Jaurlaritzak zioen "errealitate etnologikoa, kulturala eta soziologikoa" kontuan hartuta egin zuela dekretua, eta horregatik erabaki zuen Nafarroa aipatzea, baina EAEko Auzitegi Nagusiak kutsu politikoa ikusi dio dekretuari, "juridikoki existitzen ez den errealitate politikoa jasotzen duelako, Nafarroa sartuta". Hala, auzitegiaren ustez, Nafarroako foru erkidegoa ez zuen aintzat hartzen Jaurlaritzak.
Gaiarekin erlazionaturiko albiste berriak
- EAEko Auzitegi Nagusiak Nafarroa Euskal Herria dela irakastea debekatu du.
Euskal Herriak Bere Eskolako webgunetik hartua.
Gaiarekin erlazionaturiko albiste zaharragoak
- Euskal nortasunaren aurkako GURUTZADA
- Testu liburuen aitzakiarekin, Euskal Herria desgerrarazteko gurutzadak aurrera darrai












