Atalak
  • Azken albisteak
  • Herriz herri
  • Prentsa gunea
  • Agiriak
  • Irudiak eta Bideoak
  • Denda
  • Multimedia
Ibilbidea eta Ildoa
  • BAI EUSKAL HERRIARI
  • NAZIOTASUN ILDOA
Bilatzailea

Agenda
<<  Iraila 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
Harremanetarako
  • Kontaktua
Loturak
  • Eragile sozialak
  • Langile sindikatuak
  • Alderdi politikoak
  • Baterajotzeak
  • Instituzio eta elkarteak
  • Komunikabideak

PostHeaderIcon Euskal nortasunaren aurkako GURUTZADA

PostDateIcon Osteguna, 2009(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 12:10etan | PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Azken hilabeteetan euskal nortasunaren aurkako gurutzada indartu eta bizkortu egin da Euskal Herrian.

EITBko maparekin hasi eta testu liburuetako aldaketekin jarraitu dute. Baina ez da hemen amaitu, orain espainiar selekzio ezberdinen desfilea Euskal Herritik iragatea nahi dute, lehenik Gorbeako militarrak eta atzetik espainiarren sinbolo den Manolo ere badakarte.

Abenduan espainiarren erregea izango dugu EITBn mezulari.

Hemen duzue BAI EUSKAL HERRIARIren irakurketa.

EITBren ikuspegi aldaketak

Maparekin hasi zirenean hautsak harrotu baziren ere, gogotik jarraitu dute aurkezleak aldatzeraino, euskal itxura zuten aurkezleak alboratuz adibidez. Ez da hemen geratu, berriak emateko eta sailkatzeko modua beti tendentziosoa izan bada ere, orain are nabarmenago jokatzen ari dira.

Adibidez, N1 errepidean Iruñea, Gasteiz eta Irungo norabidean gertatzen ziren istripuak, aspaldian Madril edo Frantziarako norabidetan gertatzen dira.

Espainiar banderak non nahi

Aurrez legebiltzarrean eta hainbat udaletan inposatu bazituzten ere, jada, naturaltasunez Eusko Jaurlaritzaren sinboloetako bat bailitzan darabilte EAEn. Agerraldietan, Ajuriaenean,…

Euskal Herria izena eta izana

EAJ-k Euskal Herriko futbol selekzioari izena aldatu nahi izan zionetik denetik entzun behar izan dugu.

EAEko PP-k Euskal Herria entitate kultural bat dela esaten du. Aldiz UPN-k Nafarroaren izate bereziari eraso egiten diola eta ezabatu egin behar dela, hori bai denak ados jartzen dira ez dela existitzen adieraztean.

Aurten ere Euskal Herriko Futbolariak gabonetan jokatu gabe geratuko dira. Baina ez daude geldirik, KIROLHARRIA finkatuko dute abenduaren 27an Donostiako Belodromoan.

Zita garrantzitsua izango da Euskal Herriko Selekzioak izateko lehenik, Euskal Herri osoko kirol federazioak behar ditugula uste dugunontzat.

Nola osatu bestela kirol selekzioa kirolariak banaturik baditugu?

Abenduak 6 - Espainiar konstituzioaren eguna

Euskal Herriaren ukazioa ospatzen dute, jai egun arrotz honen sortzaileek.

Una grande y libre aldarrikatzen dutenek, Espainiak ongi loturik jarraitzen duela aldarrikatzen dute.

Euskal Herrian ez dugu ezer ospatzeko.

Euskal Herrian 2009ko abenduaren 3an

 

Ikusi, entzun eta deskargatu:

Zuzenean Entzuteko:

Eskuorri formatuan ikusi edo deskargatu MP3an deskargatu

Komentarioak (2)
Parte-hartzea
1 Ostirala, 2009(e)ko abendua(r)en 04-(e)an 12:12etan
Daniel C. Bilbao
Diasporatik: Nik EHNA dut baina euskara ez dut ulertzen. Parte hartu ahal dugu?

Besarkada bat.
aurrekoari erantzunez
2 Asteartea, 2009(e)ko abendua(r)en 08-(e)an 17:58etan
webgunetik
Kaixo Daniel
Claro que podeis participar desde la diaspora. Os animamos a escribir y participar en nuestra pagina web.

Gehitu zure komentarioa

Zure Izena:
Zure email-a:
Gaia:
Komentarioa:
  Hitz sekretua duen Irudia
Hitz sekretua:
yvComment v.1.24.0
Posta
Egitasmo bereziak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Sare sozialak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Creative Commons License Bai Euskal Herriariren lan hau Creative Commons Aitortu-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 lizentziapean egina dago.