Bai Euskal Herriariren zozketan ZENBAKI SARITUA 03.652 ASTEASUar bati tokatu zaio
Zozketaren IRABAZLEA, Asteasuko Joseba Txapartegi, ZORIONAK!
20 lagunentzako autobusa Oibarreko Mendiko upategian bisita eta Irunberriko Azpea upategian bazkari mundiala irabazi ditzakezu gure zozketan parte hartuz.
Nahiago izanez gero, nekazalturismo batean bi lagunentzako astebeteko egonaldiagatik aldatu dezakezu saria.

ZENBAKI SARITUA 03.652 ANOETAn saldu da
Tolosaldeko eskualdean, ANOETAn (Gipuzkoa) saldua izan da zenbaki saritua. Saridunak HILABETEKO EPEA du amaieran zehazturiko moduan gurekin harremanetan jartzeko.
Ordezko zenbakia 15.937 ARRASATEn saldu da.
Debagoienako eskualdean, ARRASATEn (Gipuzkoa) saldu da ordezko lehen zenbakia. Zenbaki hau duenak HILABETE eta HAMAR EGUNEKO EPEA du gurekin harremanetan jartzeko. Zenbaki saritua agertuko ez balitz beretzat izango da saria.
Azken zenbakia 17.674 ORDIZIAn saldu da.
Goierriko eskualdean, ORDIZIAn (Gipuzkoa) saldu da ordezko bigarren zenbakia. Zenbaki hau duenak HILABETE eta HAMAR EGUNEKO EPEA du gurekin harremanetan jartzeko. Zenbaki saritua eta ordezkoa agertuko ez balirake beretzat izango da saria.
Zozketako baldintzak
Zozketa eguna
Zozketa 2010eko urtarrilaren 5ean burutuko da notario aurrean.
Zozketako zenbaki sarituaren jakinaraztea
Zenbaki saritua 2010eko urtarrilaren 6an plazaratuko da webgune honetan eta urtarrilaren 7an egunkarian.
Sariduna agertzeko epea
Hilabeteko epea izango du saridunak gurekin harremanetan jartzeko. Hala gertatuko ez balitz bigarren zenbaki bat sarituko litzateke. Bigarren zenbakiren jabea agertu ezean hirugarrena izango da saritua.
Saria jasotzeko epea
2010eko iraila bitarteko epea izango dute saria jasotzeko irabazleek.


2008-2009ko irabazleak (Arrasatekoak), eskerrak abiatu aurretik ere atera zuten argazkia.

Honela beste itxura bat hartzen zaie...sartu aurretik komeni izaten da argazkia ateratzea.




Gurekin harremanetan jartzeko
Saridunak gurekin harremanetan jarri beharko du (0034) 689 422 836 zenbakira deituaz edo posta elektroniko bat bidaliaz zozketa(abildua)baieuskalherriari.org helbidera.












