Urriak 10ean EUSKAL HERRIA eguna Ibarran
HERRIEN ARTEKO SENIDETZEA aspaldi sorturiko egitasmoa da. UDALBILTZA izan zen Euskal Herriaren baitako herrien arteko harremanak joste aldera egitasmo hori abian jarri zuen lehen instituzioa.
Banatu gintuzten gure sentimenduak aldatu zitezen, baina 7 anai-arrebok ama bakarra maite dugu: Euskal Herria!
Ibarran, urriaren 10, larunbata, Lizarra eta Ibarra herrien arteko senidetzea burutuko da: Euskal Herria eguna.
IBARRA eta LIZARRA herrien arteko SENIDETZEA
EUSKAL HERRIA EGUNAren AURKEZPENA
Euskal Herriaren izatea bera desagerrarazteko makinaria guztia indar biziz abian den honetan, Ibarrako BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak egitasmo berri bat jarri du abian euskal lurraldeen arteko hartu emanak berreskuratu asmoz.
Gaur egun Euskal Herriak bizi duen zatiketa administratiboaren eraginez, euskal lurraldeen arteko harremanak eteteko zorian dira. Zatiketa administratiboaren bidez errealitate ezberdinak ereitea dute helburu eta errealitate horiek inoiz ez bezala kontrajarri nahi dituzte.
HERRIEN ARTEKO SENIDETZEA aspaldi sorturiko egitasmoa da. UDALBILTZA izan zen Euskal Herriaren baitako herrien arteko harremanak joste aldera egitasmo hori abian jarri zuen lehen instituzioa.
Banatu gintuzten gure sentimenduak aldatu zitezen, baina 7 anai-arrebok ama bakarra maite dugu: Euskal Herria!
Ibarran, urriaren 10, larunbata, Lizarra eta Ibarra herrien arteko senidetzea burutuko da: Euskal Herria eguna.
2 helburu nagusi izango ditu: bata, Euskal Herritarrak garela aldarrikatzea eta bestetik 2 probintzietako herrion senidetzea burutzea, erlazio aberasgarri bezala.
Dei egiten diogu jendarteari eta batez ere Ibarra eta Lizarrako herritarrei urriaren 10eko jaialdian parte hartzera.
Euskal Herriak garai gogorrak bizi ditu, ez soilik gertaera lazgarriak eguneroko ogi bihurtzen direlako baizik Euskal Herriaren izatea egunero desitxuratzen eta desagerrarazteko pausoak ematen dituztelako.
Geureak ez diren banderak inposatzen dizkigute eta geureak desitxuratzeko saiakerak ez du etenik. Hor kokatzen ditugu azken hilabetetan emaniko inposaketak, EITBn eguraldi maparekin irudikatu dena edo Nafarroako Gobernuak Euskal Herria izena ikastoletatik ezabatzeko asmoa.… eguneroko ogian bilakatzen dira, hau asimilatu eta hontara ohituaz.
Egoerari buelta emateko garaia heldu da, euskaldun guztiak batu eta dagozkigun eskubideak aldarrikatzeko garaia, argi utziaz nazio bat garela. Gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea eta asmo irmoa dugula.
Gure ustez, Euskal Herria eguna bezala izendatu dugun, senidetzearen eguna, garrantzitsua da, baina ez dugu nahi egun sinboliko batean geratzea; senidetze erreal eta praktikoa bilatzen dugu, eta horretarako beharrezkoa da Ibarrako eta Lizarrako herritarren parte hartzea.
Gauzak honela, talde ezberdinei Lizarrako taldeekin senidetzeko proposamena luzatu diegu, urte guztien elkarrekin ekintza ezberdinak burutu ditzaten. Egia esan, erantzuna oso positiboa izan da eta ilusioa eta harremanetarako gogoa piztu du.
Senidetzea proposatu diren taldeak:
- Gure hizkuntza elkartea + Subegi elkartea
- La Bota elkartea + Sendi Ekintza elkartea
- Lizarrako ikastola + Uzturpe ikastola
- Lizarrako mendi elkartea + Haitzetan Raju mendi taldea
- Lizarrako gaztetxea + Ibarrako gaztetxea
- Lizarrako AEK + Enero Aritzaren lagunak
- Dantza taldea + Alurr dantza taldea
- Lizarrako musika taldeak + Ibarrako musika taldeak
- Lizarrako gaiteroak + Ibarrako dultzaineroak
- Trikitixa eskola + Loatzo musika eskola
- Lizarrako gaztetxea areto futbola + Denak F.S.
- Ihauteri batzordea + Bartola
Honen harira, herritarrek ekarpen gehiago, proposamenak, ideia berriak baditu, interesgarria eta eskertzekoa izango da helaraztea.
Deialdi berezia luzatzen dizuegu, haur, gazte, heldu eta helduagoei egun honetan parte hartzeko, eta jakinarazi herri bazkariko txartelak Zubiaurre, Atari, Sendi Ekintza eta Danon Txokoa tabernetan daudela salgai.
Bestetik, egun honetan balkoian Ikurriña jartzeko deialdia burutzen dizuegu, eta eskertu herriko jaietan Ikurriña jarri zenuten guztiei.
EUSKAL HERRIA EGUNEKO EGITARAUA
10:00etan Lizarrakoei ongi etorria mondeju eta pipar janaz
10:30etan umeentzako jokoak
11:00etan kalejira dultzainero, trikitilari eta bertsolariez lagundurik
13:30etan Senidetze ekitaldia plazan
14:00etan kantu bazkaria
16:00etan gaztelu puzgarria haurrentzat
16:30etan mus txapelketa
18:00etan Lizarra eta Ibarra herrien arteko herri jokoak
19:30etan senidetzearen murala aurkeztuko da
21:00etan txotx! eta ogitartekoak Sendi Ekintzan
21:30etan jaia Gaztetxean
Zaplasteko
Feos pero majos
Erromeria unsainekin
Herriko DJ-ak
<-->













