• 2014, apirilak 27

    Bi egun handi dakartza egutegiak jarraian Euskal Herrian: Aberri Eguna eta Nafarroaren Eguna. Lehenengoa igaro da, eta bigarrena datorren igandean ospatuko da, Baigorrin. 

    Igandean, Nafarroaren Eguna Baigorrin
    Muga artifizialak hautsitako herrialdearen bi aldeek bat egingo dute, Nafarroa zatiezina dela erakutsiz.
  • 2014, apirilak 26
    Gipuzkoako Aldundiak ere Geurea Ikurriña dela aldarrikatuko du larunbatean Donostian

    Larunbat honetarako ekitaldia antolatu du Gipuzkoako Aldundiak, Espainiar epaitegietatik inposaturiko aginduaren aurrean bere jarrera agertu asmoz.

     

    Ekitaldia larunbat eguerdian Gipuzkoa plazan burutuko da eta bere baitan mastil handi batean Ikurriña zintzilikatuko dute Geurea Ikurriña duen izkribuarekin.

     

    BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak bat egiten du Espainiar ikurren inposaketa salatzearekin eta herritarrei larunbatean Gipuzkoako Aldundian antolatu duen ekitaldian parte hartzeko deia luzatzen die.

  • 2014, apirilak 26
    Naziotasun eskubidearen inguruko erakusketa Leitzan ikusgai asteburu honetatik aurrera

    Herriz herri zubiak eraikitzeko helburuarekin, osatu dugu naziotasun eskubidearen inguruko erakusketa. Bertan Euskal Herriaren nazio izatea azaltzetik hasi, nazio eskubideen urraketarekin jarraitu eta nazio eraikuntzan sakontzerainoko bidea jasotzen dugu.

     

    Erakusketaren inguruko informazio gehiago hemen.

     

    Leitzako Inposaketaren Aurkako Taldeak antolatuta apirilaren 26tik maiatzaren 3ra ikusgai izango da erakusketa Leitzako udaletxean. Larunbatean, Udaleko karrapean izango da ikusgai.

  • 2014, apirilak 21

    Iruñea, 2014ko apirilak 20an berriro ere egundoko jendetza bildu gara Euskal Herriaren eguna ospatzeko. Denok elkarturik erakusteko mundu osoari hemen herri bat dagoela oso bizirik eta kementsu eta bere buruaren jabe izan nahi duela. Bere etorkizuna erabaki nahi duela. Zorionak!

    Azken urteetako Aberri Egunik jendetsuena Iruñean
    ABERRI EGUNA 2014 Gehiengoaren nahia, INDEPENDENTZIA
  • 2014, apirilak 21
    Zozketako sarituak: 1.saria 8.530 2.saria 2.330

    BAI EUSKAL HERRIARI ekimena laguntzeko antolaturiko zozketako lehen zenbaki saritua: 8.530 da eta Tolosaldean saldu dute. Zenbaki saritua duenak, 20 lagunentzako autobusa upategira bisita eta Irunberriko Azpea upategian bazkari mundiala irabazi ditu.

     

    Bigarren zenbaki saritua 2.330 Arrasaten saldua izan da eta 10 lagunentzako sagardotegiko bazkaria irabazi du.

     

    Gaurtik hasita hilabeteko epea dute zenbaki sarituek agertzeko, agertu ezean ordezko zenbakiak sarituko ditugu. Hemen dituzue ordezko zenbakiak:

  • 2014, apirilak 18
    Iritzia: Zorionak, Etxarri! Zorionak, etxarriarrak!

    2014ko apirilaren 14a orain arte ospakizun data izan da gure herrian, Euskal Herrian: Bigarren Errepublikaren aldarria izan baita egun honetako ospakizunik handina. Baina pasa den igande honetatik aurrera, badugu zer ospatu eta zer ikasi ere.

     

    Apirilaren 13a ere data gogoangarria gertatu zaigulako. Euskal Herrian egin den ariketa demokratikorik handienetarikoa egin baitzuten etxarriarrek. Esan dezaket emaitza bezain garrantzitsua eta esanguratsua izan dela ariketa bera, bere xumetasun guztian. Beraz, berriro ere zorionak!

     

    Apirilak 13...apirilak 20: Aberri Eguna. Datorren igandean denok Iruñera joateko aitzakia ezin hobea dugu. Datorren igandean, gure herriko kale zein mendietan euskal herritar gehiengoaren aldarrikapen algarak etengabean entzunen dira.

Banerrak
<< 2014, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
56
 
7
 
8
 
910
 
111213
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
2122
 
23
 
24
 
25
 
2627
28
 
29
 
30
 
    
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak