Bilatzailea

Agenda
<<  Iraila 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
Harremanetarako

PostHeaderIcon BAI UDALBILTZARI lelopean kontzentrazioak Udaletxe aurreetan, operazioaren 7. urteurrenean

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena osatzen dugun gizon eta emakumeok samimez hartzen dugu apirilaren 29ko data.

Bihar zazpi urte beteko dira, Espainiar gobernuaren aginduz UDALBILTZAren aurkako erasoa gertatu zenetik.

Apirilak 29 arratsaldeko 20:00etan kontzentrazioak  Udaletxe aurreetan.

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon EUSKARAZ BIZI EGUNA antolatu du Etxarrin Euskal Herrian Euskaraz-ek maiatzaren 2rako

Euskal Herrian Euskarazek EUSKARAZ BIZI EGUNA ospatuko du maiatzaren 2an Etxarri-Aranazen.

EHEk 30 urte bete berri ditu, eta heldu den maiatzeko Euskaraz Bizi Egunak atzera begirakoa egiteaz gain, etorkizunera begira eragile euskaltzaleak egiten dituen planteamentuetarako mugarri izan du, norbanakoongandik hasita eta komunitateari begira, euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartu eta herri euskaldunaren bidean urrats berriak egiteko borondatearekin.

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon U-25ean Euskal Herriak ez du ezer ospatzeko!

GAIA

PP eta PSOEk urriaren 25a jai egun ofiziala bihurtu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2011tik aurrera.

Prentsa oharra irakurri

 

PostHeaderIcon EGUNKARIA LIBRE! UDALBILTZA ASKE!

UDALBILTZAko auziperatuek agerraldia eskaini zuten 2010eko apirilaren 17an. Hemen duzue adierazpena eta auziaren inguruko blogaren lotura: udalbiltzauzia.wordpress.com

Egunkaria auziaren absoluzio epaia ezagutu ondoren, gure poza adieraztearekin batera, Udalbiltza auzian ere sententzia horretan biltzen diren arrazoi guztiak errepikatzen direla adierazteko batu gara gaur. Eta, beraz, berriro ere, Udalbiltza epaitzearen eta zigortu nahi izanaren bidegabekeria salatzeko.

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon Zer ari da gertatzen Euskal Herrian?

Zer ari da gertatzen Euskal Herrian?

Galdera honi erantzutean zaila izaten da askotan, izan ere hainbeste dira gertatzen direnak. Askotan nahikoa da astebete kanpoan egotea konturatzeko urak bere lekuan egon arren, berri ugari sortu direla.Naziotasun esparruan ere hala gertatzen da.

Naziotasun esparrua biltzen eta bateratzen ari garen honetan, jardun asko  bestelako esparru batzuetan disolbatzen dira, kirolean eta atzerriko jatorria duten euskal herritarren gaiak adibidez.

Eta non biltzen da informazio guzti hori? Non plazaratzen dira pil-pilean dauden gaien informazioa? Askotan ez dira komunikabide handiak lan hori egiten dutenak, baizik eta komunikabide txikiak, elkarte eta herrietako komunikabideak.

Hori dela eta www.baieuskalherriari.org webgunea www.euskalherrian.info proiektu komunikatibo berrian saretu da. Bertan guk argitaratutakoa agertuko da, sarea sortuz eta informazioa ehunduz.

 

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 6 Guztira: 17

Egitasmo bereziak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Sare sozialak
Bannerra
Bannerra
Bannerra