Bilatzailea

Agenda
<<  Iraila 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
Harremanetarako

PostHeaderIcon Igandean, euskal eskola publiko berriaren jaia

Maiatzak 23 igandea Iruñeko Trinitarios

SASI GUZTIEN GAINETIK: Etengabeak izan dira Euskara eta Euskal irakaskuntzaren kontrako erasoak betidanik, eta egun oldarraldi berria ari gara nozitzen, erasoak arlo eta eremu guztietan ematen direlarik; dekretu ezberdinak (curriculum, derechos y deberes...), euskalduntzen ez duten ereduen indartzea, Euskal Herria testu liburuetatik desagerrarazteko zentsura, eskubideen zatiketa... eta hauei, orain arte bezala, leloari jarraikiz, aurre egin behar zaie gure alternatiba jendarteratuz: HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA.

Horretarako inoiz baino beharrezkoagoa da hezkuntza komunitate osoa bide beretik joatea, eta Sortzen Ikasbatuazen proiektuarekin bat egitea, sare dinamiko eta indartsu bat eratuz Euskal Herriko auzo eta herri guztietan. www.gurejaia.org

 

 

PostHeaderIcon Oporretarako asmotan? euskaldunak munduan Ikurriña eskuan! bidali zure argazkia.

Euskal herritarrei esker, Euskal Herriko berri mundu osoan barna zabaltzen da . Munduan barrena ibiliz gero, gutxien espero duzun lekuan topa dezakegu herkide bat.

Euskaldunok beti esan behar izaten dugu zer ez garen, beti diogu gu beste nazio bat garela. Horretarako Ikurriña tresna gisa hartzea proposatzen dizuegu. Euskaldunok munduan barrena ezagutu eta bisitatu ditugun txokoak bildu nahi ditugu argazki bidez.

Euskal Herritik kanpo bizi bazara edo Euskal Herritik aterako bazara, ez ahaztu Ikurriña eramatea eta zoazen lekura joanda bidali iezaguzu argazki bat, aldarrikatu Euskal Herriak nazio libre gisa bere etorkizunaren jabe izan nahi duela.

Bildu ahala, hemen zintzilikatuko ditugu zuen argazkiak eta komenigarria litzateke argazkiaren inguruko xehetasunak eta nahi izanez gero ohartxo laburren bat gehitzea.

Bidali zuen argazkiak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera, izenburu gisa Ikurriña munduan jarrita.

Azken eguneratzea ( Astelehena, 2010(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 07:16etan )

Argazkiak ikusi

 

PostHeaderIcon Nafarroan Euskaraz bizitzeko eskubidearen alde manifestazioa maiatzaren 15ean Iruñean

BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak euskal jendarteari dei egiten dio datorren maiatzaren 15ean Iruñean burutuko den manifestazioan parte hartu dezan. Manifestazio 18etan abiatuko da Golem zinemetatik.

 

PostHeaderIcon Uztailaren 15ean UDALBILTZA epaitu nahi dute

Udalbiltzaren aurkako epaiketak badu hasiera eguna: uztailaren 15a (osteguna). Hala jakinarazi diete auzipetuen abokatuei gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak, auto baten bidez. Hil bereko 16, 22 eta 23an ere saioak izango dira, eta irailean jarraituko dute -7, 8, 9, 13, 14 eta 15ean-.

Madrilen izango da epaiketa, Auzitegi Nazionalean, Javier Gomez Bermudez dela epaimahaiburu, Egunkaria-ko itxiera kasuan bezala.

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon LAUDIOko udaletxean gauez eta ezkutuan, espainiar bandera zintzilikatu du EAJko Alkateak

Jakin dugunez, Laudioko Alkate den Jon Karla Menoio jeltzaleak espainiako bandera jarri du Udaletxean.

Laudioko udalbatzak espainiako bandera ez jartzeko erabakia hartu ondoren jarri du espainiar bandera EAJko Alkateak..

Espainiar bandera isilpean eta gauez jarri dute. Bihar Laudioko eragile sozial eta politikoak bilduko ditugu, inposaketa honi nola erantzun adosteko.

Hemen dituzue azken informazioak

Gehiago irakurri...

 

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 5 Guztira: 17

Egitasmo bereziak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Sare sozialak
Bannerra
Bannerra
Bannerra