Bilatzailea

Agenda
<<  Maiatza 2013  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
Harremanetarako
Bannerra
Zuk lagundu gaitzakezu
Bannerra

PostHeaderIcon Erasoen eta operazio polizialen gainetik, GazteHerriak lanean jarraituko du

Agerraldiko testua

 

PostHeaderIcon Urriak 16 Ordizian Scotland Euskal Herria

Urriaren 16an Ordizian egingo den Jaialdi Historiko eta Mundialaren inguruan informazio osoa nahi baduzu sakatu goiko irudian.

Programazio zabal eta anitza izanen dugu, adin eta gustu desberdinetako pertsonengan pensatuta.

Jaialdi Historiko eta Mundiala dela diogu, herri ekimenetik sortu delako, Nazioen Munduak azken urteotan egin duen lanaren ondorio delako.

Egindako lanak fruituak eman ditu eta horietako bat Eskoziatik kanpo Europan egingo den eskoziar kultur erakustaldirik haundien Euskal Herrian izango dela da. Horretarako Eskoziatik 100 bat lagun etorriko dira baita beste herrialdeetako ordezkariak ere.

 

 

PostHeaderIcon Inposaketaren aurrean GUK GEUREA!

Euskal herriko kirolariak berriro Espainiarekin edo Frantziarekin aritu beharrean izango dira laster hasiko diren Munduko pilota eta txirrindularitza txapelketetan, Euskal selekzioak ez duelako parte hartzerik izango.

Hori salatzeko, ESAITek, ostiralean, arratsaldeko 7:00etan, Pabeko Jai Alai pilotalekuan,konzentrazioa antolatuko du eta bertara joateko deialdia luzatzen du.

Prentsaurrekoan hartu dute parte, Ellande Alfaro ( EHPK) izenean, Beñat Maitia, Frantziako selekzioari uko egindako pilotaria eta Pepe Turrillas eta Martxel Toledo, ESAITeko kideak.

Bestalde, EHPKak gutuna helaraziko dio Nazioarteko Pilota Federakuntzako Presidenteari, bertako partaide izateko eskaera eginez.

 

PostHeaderIcon 40 gizarte eragilek urriaren 2rako Bilbora joateko deia egin dute eskubide zibil eta politikoen alde.

Askapena, Anitzak, Bai Euskal Herriari, Elkartzen, EHE, Lau Haizetara Gogoan, ESAIT, Iratzarri, Eguzki, Gernika Batzordea, CNT, Etxerat, Gite Ipes, TAT, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, Alternatiba Gazteak, Bilboko hainbat konpartsa eta beste zenbait gizarte eragilek -denera 40k- urriaren 2rako Bilborako deitutako manifestazioan parte hartzeko dei egin dute gaur, prentsaurreko baten bidez..

Oraingoan ez gara etxean geratuko!

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon OHARRA: ASKAPENAko ZAZPI KIDE ATXILOTU DITU ESPAINIAKO POLIZIAK

Askapena nazioarteko elkartasun erakundearen kontra sarekada egin du bart goizaldean Espainiako Poliziak, eta zazpi kide atxilotu ditu; ETAren nazioarteko frontea osatzea leporatzen diete, eta Espainiar Auzitegi Nazionalak agindu du sarekada.

Zazpi lagunak beren etxeetan atxilotu dituzte: Gabi Basañez Getxon (Bizkaia), Unai Vazquez eta Itxaso Lekuona Barakaldon (Bizkaia), Walter Wendelin eta Ruben Sanchez Gasteizen, David Soto Iruñean eta Aritz Ganboa Arruazun (Nafarroa).

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak gogor salatu nahi du Askapenaren aurkako erasoa:

  • Askapenak Euskal Herriaren berri zabaltzen du munduan barna eta horregatik izan da erasotua. Euskal Herriak bizi duen ukazioa eta jazarpena munduaren begietara gerturatzeagatik.

  • BAI EUSKAL HERRIARI osatzen dugun gizon eta emakumeok gure babesa eta elkartasuna helarazi nahi diegu atxilotuak izan diren Askapenako kideei bai eta Askapena erakundeari ere.

Euskal Herrian 2010eko irailaren 28an.

ASKAPENAren oharra

 

<< Hasiera < Aurrekoa 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 31 Guztira: 48

Egitasmo bereziak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Jarrai gaitzazu sarean
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra