Euskal langilegoak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatzeko gehiengo sindikalak Bilboko kaleak hartuko ditu ekainaren 12an.
Euskal langileok Euskal Herriko esparru sozioekonomikoa eraiki behar dugu. Gure etorkizunari dagozkion erabakiak Euskal Herrian har daitezen.
Euskal Herriaren nazio aitortzaren bidean kokatzen dugu esparru sozioekonomiko propioaren beharra, horregatik, BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak bat egiten du euskal gehiengo sindikalak plazaraturiko deialdiarekin.