Bilatzailea

Agenda
<<  Iraila 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
Harremanetarako

PostHeaderIcon Ekainaren 29ko greba deialdiarekin bat egiten du BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak

BAI EUSKAL HERRIARIren DEIA

Euskal langilegoak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatzeko, euskal langileok Euskal Herriko esparru sozioekonomikoa eraiki behar dugu. Gure etorkizunari dagozkion erabakiak Euskal Herrian har daitezen.

Euskal Herriaren nazio aitortzaren bidean kokatzen dugu esparru sozioekonomiko propioaren beharra, horregatik, BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak bat egiten du euskal gehiengo sindikalak plazaraturiko deialdiarekin.

Euskal Herrian 2010eko ekainaren 28an

 

PostHeaderIcon Euskal Herria 'The Guardian'-en

Erresuma Batuko hedabidearen webguneak sei minutuko bideoa egin du Euskal Herriari buruz.

The Guardian Erresuma Batuko hedabidearen webguneak Euskal Herriari buruzko bideo erreportaje bat egin du -6.15ekoa-, eta Interneten jarria du. Jon Maiaren bertsoak entzun daitezke bertan, baita Xabier Agote Albaola itsas elkarteko kidearen adierazpenak ere.

Euskal Herriko paisajeak, bertsolariak, arraunlariak, pilotariak, dantzariak, itsasoko jarduerak... ageri dira bideoan. Agotek dioenez, Euskal Herriak jakin izan du "kultur nortasuna babesten, leku estrategikoan egon arren" -Espainia eta Frantzia artean-. Oinarrien artean, euskararen garrantzia azpimarratu du Albaolako kideak, "hori delako euskaldun egiten gaituena".

Lotura zuzena hemen

 

PostHeaderIcon Euskal Herriko 51 eragilek UDALBILTZAren epaiketaren aurkako idatzia aurkeztu dute


Eragileen artean dira sindikalgintza arlokoak, gizarte mugimenduetakoak, gazteriakoak, kirolakoak, euskalgintzakoak eta hezkuntzakoak. Uztailaren 15ean hasiko da epaiketa. Udal elkartearen lana "kriminalizatzea antidemokratikoa" dela deritzote eta haren alde "indarrak biderkatzera" dei egin dute.

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon Patxi Lopezen Eusko Jaurlaritzak, Espagne izena gehitu dio Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeari

Patxi Lopezek urrats bat gehiago eman du euskal nortasun ikurren aurkako gurutzadan.

Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldearen ibilgailu guztietan Espagne izena gehitu dio dekorazio orokorrari.

ESAITek Jaurlaritzaren aurkako protestak egingo ditu, honek kirola espainiartu nahi duelako

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon Euskal selekzioaren aldeko eguna antolatu du ESAITek larunbaterako Oñatin

Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak, ESAITek, Euskal selekzioaren aldeko eguna antolatu du ekainaren 5erako Oñatin (Gipuzkoa).

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak ekimenarekin bat egin eta dei egiten dizue guztioi ESAITek antolaturiko aldarrikapen egunean parte har dezazuen.

Hemen duzue egitaraua osorik.

Gehiago irakurri...

 

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 3 Guztira: 17

Egitasmo bereziak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Sare sozialak
Bannerra
Bannerra
Bannerra