Bilatzailea

Agenda
<<  Otsaila 2012  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harremanetarako
Bannerra
Zuk lagundu gaitzakezu
Bannerra

PostHeaderIcon Euskal Herria ezagutuz mendi irteera

Ez duzula ERLO mendia ezagutzen? Pirineotan izan zara eta Azkoitia inguruan dagoen 1000 metrotik gorako paraje der honetan ez?

Orain duzu aukera. Haizetan Raju mendi taldea eta Ibarrako Bai Euskal Herriari taldeak antolatutako irteeran parte hartzeko.

Ibarrako Bai Euskal Herriarik urtean zehar hainbat mendi irteera antolatzen ditu Euskal Herria ezagutu dezagun,

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon Eskola euskaldun propioaren beharra aldarrikatuko du EHE-k otsailaren 3an

Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun eta burujabea! Hori izanen da Iruñerriko EHEk plazaratuko duen aldarria otsailaren 3an.

Izan ere, euskararen normalizazio bidean eskolak euskalduntzea lehentasunezko jotzen baitu eragile euskaltzaleak. Elkarretaratzea UPNren egoitzaren aurrean izanen da, 19:00etan.

Gaur goizean agerraldia egin du EHEk Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aitzinean, eta protestari babesa eman diote AEK, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen Ikasbatuaz eragileek. Bestalde, Iruñerriko auzo eta herrietan hamaika atxikimendu jaso ditu eskola euskaldunaren aldeko manifestuak.

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon 1977-2012 Etxarri Aranazen Alkateen mugimendua oroitu dute

“Eguerdion eta eskerrik asko hona etorri zareten guztioi!!! Duela 35 urte hemen egon zirenek oso egun hotza izan zela gogoratzen dute. Gaur bezalakoa. Eta diote zerua grisa zegoela, eta kaleak ere bai, gris-grisak. Gaur, zorionez, zerua urdin dugu, eta kaleak kolorez eta alaitasunez beteak.

Iragana eta etorkizuna lotu nahi izan ditugu gaurko ekitaldi honekin. Iragana, herri baten historian beharrezkoa delako atzera begiratzea aurrera egiteko, eta etorkizuna, guk nahi bezala marraztu nahi dugulako gure herriaren geroa. Urtarrilaren 16an, bihar, beraz, 35 urte beteko dira Transizio garaiko Alkateen mugimenduak Etxarri Aranatzen herri honen aldarrikapenak Euskal Herri osora zabaldu zituenetik.”

Horrela eman zaio hasera duela 35 urte galerazi eta aurten galerazten saiatu diren ekitaldiari. Hurrengo egunetan ekitaldiko argazkiak jarriko ditugu.

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon BAI EUSKAL HERRIARIko ZOZKETA NAZIONALEKO ZENBAKI SARITUA 7.522 DA!

ZIZURKILen (Gipuzkoa) banatu bazen ere DURANGOKO AZOKAN SALDU ZEN, BAI EUSKAL HERRIARI ekimenaren ZOZKETA NAZIONALEKO ZENBAKI SARITUA.

Ordezko zenbakia 4.185 zenbakia PASAI ANTXOn (Gipuzkoa) saldu zen eta bigarren ordezko zenbakia 8.009 ASTEASUn (Gipuzkoa).

MESEDEZ saritua agertu arte, ez bota zakarretara zenbakiak, agertu orduko webgune honetan jakinaraziko dugu. Lehen bi zenbakiak ez dira oraindik agertu, hirugarrena bai.(2012/01/16)

Gehiago irakurri...

 

PostHeaderIcon Euskal Herriko selekzioaren aldeko jaialdia

Abenduaren 28 asteazkena, Bilboko Areatzan Euskal Herriko selekzioen aldeko jaialdia antolatu du ESAITek.

Biharko egunean Euskal Herriko furbol selekzioak Tunisia izango du aurkari iluntzean San Mamesen, hori de la eta egitarai oparoa antolatu da goizetik hasita Bilboko Arenalean.

BAI EUSKAL HERRIARI ekimena osatzen dugun gizon eta emakumeok dei egiten dizuegu Euskal Herriko kirolariei babesa eman eta jaialdian parte hartzera. Hemen dituzue xehetasunak:

Gehiago irakurri...

 

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 31

Egitasmo bereziak
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Jarrai gaitzazu sarean
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra