Euskaraz
Gazteleraz
Frantsesez
Ez gara mapetan agertzen, baina egunero egunkarietako azalak betetzen ditugu. Beste edozein lurralderen pareko garela diote, baina gure hizkuntzan mintzatzen garenean ez gaituzte ulertzen. Gure artean ezberdinak garela diote, baina ez dago ibai ez eta mendirik banatzen gaituenik. 3.000.000 euskal herritarrek osatzen dugun nazioak Euskal Herria izena du. 21.000 km² barna bizi gara nahiz eta bi estatu eta lau zatitan banatzen gaituzten. Ez gaituzte ulertzen, baina gure izate eta nortasuna ezabatzeko helburuari eusten diote, oso modu eta era ezberdinetan tratatzen gaituzten harren. Lapurdi Behe Nafarroa eta Zuberoan; Ikurrina mamiz hustu eta folklorearen baitan ito nahi duten ikur gisa darabilte, betiere izaera ofizialeko kokaguneetatik urrun. Nafarroa Garaian; Ikurrina legez debekaturiko ikurra da. Beraz ez dago euskal ikur hau eraikin publikoetan agertzerik. Gainera, lurralde hori kudeatzen duten administrazioetatik, eraikin publikoetan espainiar ikurra jartzera behartu nahi gaituzte. Araba Bizkaia eta Gipuzkoan berriz, Ikurrina, Espainiar agintearen menpeko ikurra dela agertu nahian, legez behartu nahi gaituzte instituzio publiko guztietan Ikurrinaren alboan Espainiar bandera jartzera. Eta horren adibideak hiru herrialdetako instituzio ezberdinetan aurkitu ditzakegu, bai Udaletan bai eta Foru Aldundietan. Euskal Herria desagerrarazi nahi dute eta horretarako euskal herritarrak desagerrarazi behar dituzte. Horregatik inposatzen dizkigute beraien ikurrak, gureak bailira hartu ditzagun, gureak direla sinetsi dezagun. Gure ikurrekin batera agertzen dizkigute, hasieran pareko bailira, ondoren mendeko izateko. Geurea Ikurriña! Ikurrinak Euskal Herri osoa eta euskal gizartearen gehiengoa batzen duen bitartean, espainiar banderak, inposaketa, errepresioa eta erabakitzeko dugun eskubidearen ukazioa barnebiltzen ditu. Hego Euskal Herrian, bandera espainiarra da gatazka eta talka sortzaile den ikurra. Horregatik gure ustetan, euskal instituzioetan Ikurrinak egon behar du, beste euskal ikurrekin batera eta ez inposaturiko atzerriko banderek. Euskal Herritarroi dagokigu gureak diren nortasun ikurren defentsa burutzea. Ez gara espainiarrak ez eta frantsesak, euskal herritarrak gara eta gure herriaren eta bere etorkizunaren jabe izan nahi dugu. Ez dugu nahi gurea ez denik. Agiri hau sinatzen dugun norbanako nahiz kolektiboetako ordezkariok ondorengoa ADIERAZTEN DUGU: Gure nortasuna eta gure izatea ukatu nahi dutenen aurrean zutitzeko deia luzatzen diogu euskal jendarteari. Inposaketen aurrean herri gisa erantzutea ezinbestekoa dela uste dugu. Horregatik, zentzu honetan antolatzen diren erantzun egitasmo guztietan parte hartzeko deia luzatzen dugu. Euskal Herrian indarrean diren instituzioak gidatzen dituztenei, Euskal Herriaren aitortza eta burujabetza lortzeko lan egin eta euskal herritarron nortasun eta identitate zeinuak sustatzeko deia luzatzen dizuegu. Nazio gisa agertzen gaituzten ikurrak babestu eta zabaltzeko eskaera luzatzen dizuegu. Euskal Herriko alderdi politikoei: Euskal herritarren borondatea eta erabakiak defendatzeko deia luzatzen diegu. Gaur egun Euskal Herrian bizi dugun egoera ez demokratikoa gainditu eta gure herriaren nortasun eta identitate zeinuen defentsa egiteko prest gaudenokin batzeko deia luzatzen diegu. Horretarako ezinbestekoa da, Euskal Herriaren nazio eskubideen defentsan aritzea. Euskal alderdi politikoei inposaketak salatzeko deia luzatzen diegu eta Euskal Herria ardatz eta subjektu izango duen marko berri baten eraikuntzan murgildu daitezela. Euskal Herria, izena eta izana elkar uztartzea ezinbestekoa da gure herriaren etorkizunerako. Horregatik, egunez egun gure izatearen isla diren nortasun ikurrak agertzea, aldarrikatzea eta erabiltzeak bere biziko garrantzia du gure herriarentzat. Bide berean, Euskal Herri osoko herritarrei inposaketari aurre egiteko deia luzatzen dizuegu. Estatuetatik eratorririko inposaketak salatuaz eta geureak diren nortasun ikurrak erabili eta zabalduaz. Bakoitzak bere esparrutik euskal herritarron eskubideen defentsan aritzeko beharra agertu nahi dugu. NAZIO BAT GARA, GEUREA IKURRINA!
Ahaztuak
Euskal Herriak Bere Eskola
Euskal Herrian Euskaraz
ESAIT
MusikHerria
Bai Euskal Herria
LAB
Su Ta Gar
Mieltxo SARALEGI harrijasotzailea
Dionisio AMUNDARAIN erretiratua
Edurne BROUARD euskaltzalea
Eneritz OTAMENDI baserritarra
Ima AUZMENDI etxeko Andrea
Joseba AGIREBARRENA arrain mayorista
Asier OLAIZOLA pilotaria
Aitor GOROSABEL musikaria
Abel BARRIOLA pilotaria
Pello GASCON Udalbiltzako hautetsia
Rafa DIEZ USABIAGA sindikalista
Rikardo IDIAKEZ erredaktorea
Euskaraz pdf
Castellano pdf
Francaise pdf