Euskaraz
Gazteleraz
Frantsesez
Geurea Ikurriña! NAZIO BAT GARA, EUSKAL HERRIA 21.000 km² eta 3.000.000 euskal herritarrek osatzen dugu. Gaur egun, bi estaturen baitan kokatzen duten euskal nazioa, lau administrazioetan dute zatitua. Gure izate eta nortasuna ezabatzea helburu izanik, oso modu eta forma ezberdinetan tratatzen gaituzte administrazio bakoitzaren baitan. Adibidez: Lapurdi Behe Nafarroa eta Zuberoan; Ikurrina mamiz hustu eta folklorearen baitan ito nahi duten ikur gisa darabilte, betiere izaera ofizialeko kokaguneetatik urrun. Nafarroa Garaian; Ikurrina legez debekaturiko ikurra da. Beraz ez dago euskal ikur hau eraikin publikoetan agertzerik. Gainera, lurralde hori kudeatzen duten administrazioetatik, eraikin publikoetan espainiar ikurra jartzera behartu dituzte. Araba Bizkaia eta Gipuzkoan berriz, Ikurrina, Espainiar agintearen menpeko ikurra dela agertu nahian, legez behartu nahi gaituzte instituzio publiko guztietan Ikurrinaren alboan Espainiar bandera jartzera. Eta horren adibide izan dugu Bilboko Udalean gauzatu den inposaketa. Euskal Herria desagerrarazteko edozein arma erabiltzeko prest daude; horien artean ikur arrotzen inposaketa eta gure ikurren desitxuratzea nahiz debekua darabilte. GEUREA IKURRINA! Ikurrinak Euskal Herri osoa eta euskal gizartearen gehiengoa batzen duen bitartean, Espainiar banderak, inposaketa, errepresioa eta erabakitzeko dugun eskubidearen ukazioa barnebiltzen ditu. Hego Euskal Herrian, gatazka eta talka sortzaile den ikurra da bandera espainiarra. Horregatik gure ustetan, euskal instituzioetan Ikurrinak egon behar du beste euskal ikurrekin batera eta ez inposaturiko atzerriko banderarik. Inposaketa honi erantzutea euskal herritar orori dagokigu eta Euskal Herri osoan dagokigu euskal nortasun ikurren defentsa burutzea. Gaurtik aurrera euskal nortasun ikurren alde eta inposaketaren aurka pausu berriak emateko asmoa agertu nahi dugu. Agiri hau sinatzen dugun norbanako eta kolektiboetako ordezkariok ondorengoa ADIERAZTEN DUGU: Gure nortasuna eta gure izatea ukatu nahi dutenen aurrean zutitzeko deia luzatzen diogu euskal jendarteari. Inposaketen aurrean herri gisa erantzutea ezinbestekoa dela uste dugu. Horregatik, zentzu honetan antolatzen diren erantzun egitasmo guzti hauetan parte hartzeko deia luzatzen dugu. Euskal Herrian indarrean diren instituzioak gidatzen dituztenei, Euskal Herriaren aurkako Espainiar aginduak ez betetzeko deia luzatzen diegu. Aldiz, Euskal Herriaren aitortza eta errespetua lortzeko lan egin eta euskal herritarron nortasun eta identitate zeinuak guztionak direla gogorarazten dizuegu. Euskal Herriko alderdi politikoei:, Euskal herritarren borondatea eta erabakiak defendatzeko deia luzatzen diegu. Gaur egun Euskal Herrian bizi dugun egoera ez demokratikoa gainditu eta gure herriaren nortasun eta identitate zeinuen defentsa egiteko prest gaudenokin batzeko deia luzatzen diegu. Horretarako ezinbestekoa da, besteren morrontzatik aldendu eta Euskal Herriaren eskubideen defentsan aritzea. Euskal alderdi politikoei inposaketaren aurrean tinkotasunez agertzeko deia luzatzen diegu. EUSKAL HERRIA, IZENA ETA IZANA elkar uztartzea ezinbestekoa da gure herriaren etorkizunerako. Horregatik, egunez egun gure izatearen isla diren nortasun ikurrak agertzea, aldarrikatzea eta erabiltzeak bere biziko garrantzia du gure herriarentzat. Bide berean, Euskal Herri osoko herritarrei inposaketari aurre egiteko deia luzatzen dizuegu. Bakoitzak bere esparrutik euskal herritarron eskubideen defentsan aritzeko beharra agertu nahi dugu. NAZIO BAT GARA, GEUREA IKURRIÑA! www.geureaikurriña.org Euskal Herrian 2008. urtean
Ahaztuak
Euskal Herriak Bere Eskola
Euskal Herrian Euskaraz
ESAIT
MusikHerria
Bai Euskal Herria
LAB
Su Ta Gar
Daniel SAN MARTIN artzaina
Dionisio AMUNDARAIN erretiratua
Edurne BROUARD euskaltzalea
Eneritz OTAMENDI baserritarra
Ima AUZMENDI etxeko Andrea
Joseba AGIREBARRENA arrain mayorista
Juan Carlos ALDUNTZIN irakaslea
Aitor GOROSABEL musikaria
Pedro ALBITE irakaslea
Pello GASCON Udalbiltzako hautetsia
Rafa DIEZ USABIAGA sindikalista
Rikardo IDIAKEZ erredaktorea
Euskaraz pdf
Castellano pdf
Francaise pdf